EMMOA-REN FUNTSAK

GOI-MENDIETAKO LIBURUTEGI ESPEZIALIZATUA

EMMOAko liburutegiaren funtsak dohaintzei esker ari dira osatzen, eta mendizaletasunarekin lotutako alderdi guztiak eta mundu osoa hartzen dituzte barnean. Katalogatutako tituluek erabilera publikoko izaera dute.

EMFren dokumentu historikoak
EMF-REN ARTXIBO HISTORIKOA

EMMOA Fundazioa arduratzen da EMFren (Euskal Mendizale Federazioa) artxibo historikoak kudeatzeaz eta zaintzeaz; 1924an sortu zenetik gorde dira artxibo horiek.

GOI-MENDIETAKO HEMEROTEKA

Gure mendizaletasunaren historiaren isla diren prentsako argitalpenetan oinarrituta, hemeroteka bat sortu da, EMFn dauden funts historikoekin eta gai honetan adituak diren kazetarien ekarpenekin.

MATERIAL HISTORIKOA BERRESKURATZEA

Material historiko garrantzitsua gal ez dadin, EMMOA museoari laga edo dohaintzan eman zaizkion objektuak, balio historiko bat dutenak, biltzen eta zaintzen dira, kontserbazio-berme osoarekin.

GOI-MENDIETAKO FOTOTEKA

Euskal mendizaletasunaren historia, bere ibilbide luzean, irudien ondare garrantzitsua biltzen joan da (argazkiak, filmazioak, bideoak); dohaintzen bidez artxiboetan horiexek jasotzea da, hain zuzen, EMMOAren nahia, hala, denborarekin gal ez daitezen.