Zer da EMMOA?

Euskal mendizaletasuneko argazki historikoa
ZERGATIK SORTU DUGU EMMOA?

Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak, bizi-legez, pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira, eta, era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren tresnak ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak. Era horretara, gure mendizaletasunaren bilakaeraren berri ematen zuten garai haietako botak, motxilak, sokak, kranpoiak, pioletak, iparrorratzak, agiriak eta abar galtzen joan dira pixkanaka, horiek kudeatzeaz eta gordetzeaz arduratuko zen erakunderik ez zegoelako.

Zenbait ekimen partikular bezain txalogarriri esker, oroimen historiko horren zati txiki bat salbatu da denboraren higaduratik, eta, duen berezitasunagatik, balio itzeleko herentzia da, hain zuzen.

Ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo batek, Euskal Mendizale Federazioaren eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea bermearekin, EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioaren sorrera sustatu du, euskal mendizaletasunaren historiarekin zerikusia duen ondare materiala biltzeko, gordetzeko, zaintzeko, zabaltzeko eta erakusteko.

ZEIN DA GURE PROIEKTUA?

EMMOAren sustatzaileok badakigu ondare hori ahanzturatik eta desagertzetik libratzeko hasi dugun proiektu honek mota askotako mugak dituela, eta onartzen dugu hori; hala ere, aurrera egingo dugu, premiazkoa baita guretzat beranduegi baino lehen zeregin horri heltzea.

Zaletasunak eta gure historiarekiko errespetuak bultzatuta, iritzi publikoaren aurrean agertu gara, beraz, erakunde, enpresa, mendi-federazio eta -kluben aldetik nahiz herri honetako milaka mendizaleren aldetik behar dugun laguntza lortzeko esperantzarekin; ea guztion artean Euskal Herriaren historiaren alderdi garrantzitsu hori salbatzea lortzen dugun.

Dohaintzaren figuran oinarrituta, honako hauek egin nahi ditugu: mendiarekin lotutako gaietan espezializatutako liburutegi handi bat, agirien artxibategi bat, fototeka bat, hemeroteka bat, bai eta balio historikoa duten piezen gordetegi bat ere, kontserbazio- eta segurtasun-baldintza guztiak beteko dituena. Horiek guztiek osatuko dute nagusiki Mendi Dokumentazioaren Euskal Zentroa, EMMOAren helburuen jomuga diren euskal gizarteko estamentuen laguntzarekin errealitate bihurtzea espero dugun zentroa.

GURE HELBURUAK

  • ONDAREA ESKURATZEA ETA GORDETZEA

    Mendiari eta mendizaletasunari buruzko ondare materiala eta ez-materiala eskuratzea eta kontserbatzea; bereziki, Euskal Herriko mendiei eta euskal mendizaleei buruzkoa.

  • BALIOAK TRANSMITITZEA

    EMMOAren jardueren eta funtsez bidez, herritarrei oro har eta gazteei bereziki mendizaletasunaren espiritua eta naturarekiko errespetua transmititzea.

  • ZABALKUNDEA INDARTZEA

    Euskal mendizaletasunaren historiaren zabalkundea sustatzea, gizartean hurbila eta ikusgarria izan dadin.

  • ESKURAGARRITASUNA ETA HEDAPENA

    Museoaren zerbitzuak eta edukiak herritarrek eskuragarri izan ditzaten laguntzea.

GURE HISTORIA

  • ASPALDIKO PROIEKTUA

    Federación Vasco Navarra de Alpinismo elkartearen sorrerako estatutuetan jasota dago mendiari eta mendizaletasunari buruzko museo bat sortu nahia.

  • ARTXIBO HISTORIKOA

    Elgetako Udalak utzitako lokal baten gordetzen dira Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) Artxibo Historikoa osatzen duten dokumentuak.

  • ELGETA, HISTORIAREN SEASKA

    Euskal mendizaletasunaren museoa sortzeko kudeaketa-lanak egin ziren Elgetan, hango udalak hala eskatuta, baina bertan behera gelditu zen guztia, udalbatza aldatu zenean.

  • EMMOAREN SORRERA

    Gasteizen, notarioaren aurrean, Euskal Mendizaletasunaren Museoa/Fundación Museo del Montañismo Vasco, EMMOA, eratu zen, euskal mendizaletasunaren museoaren sorrera sustatzeko helburuarekin.

  • EMF-K BABESA ESKAINI EMMOARI

    2015eko ekainaren 22an sinatu zen EMFren eta EMMOA Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena.

  • ARANZADI ETA EMMOA

    Aranzadi Zientzia Elkartearen eta EMMOAren arteko hitzarmena sinatu zen apirilean, etorkizunerako estrategiak bateratzeko asmoz.

  • Sabadelleko Servei General de Muntanya

    Apirilaren 30ean, EMMOAko lau kide Sabadelleko Servei General de Muntanya zentroan izan ziren bisitan, dokumentazio-zentro horrek duen eskarmentu luzetik ikasi ahal izateko. Era berean, lankidetza-hitzarmen bat ere sinatu zen, bi erakundeen arteko harreman ona berresteko.

  • EMMOA eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioa

    Maiatzaren 5ean, EMMOAren eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren arteko hitzarmena sinatu zen Iruñean. Bi erakunde horietako lehendakariek, Txomin Uriartek eta Martin Montañesek, sinatu zuten agiria.

  • IMMAren urteko bilera

    Urriaren 5etik 7ra bitartean, EMMOAko lehendakaria eta idazkaria Sabadellen izan ziren gonbidatu gisa IMMAren (International Mountains Museums Alliance) urteko bileran.

  • ANOETA PROYEKTUA

    Donostiako Udalak, kirol-sailaren bitartez, 500 m2-ko gune bat eskaini zion EMMOAri Anoetako estadioan, gaur egun berritzen ari diren instalazioetan, euskal mendizaletasunaren hedapena sustatzeko.

  • EMMOA Zuhaizti Kiroldegian

    Donostiako Udalak, kirol-sailaren bitartez, 130 m2-ko gune bat utzi dio EMMOAri Zuhaizti Kiroldegian; Fundazioaren bulegoak, liburutegia eta funtsen artxiboa kokatuko dira espazio horretan.

IKUSI HISTORIO GUZTIA

BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK

JUAN CELAYA FUNDAZIOA
Logotipo JUAN CELAYA FUNDAZIOA

Celaya se distinguió especialmente por sus decididos apoyos a la cultura vasca y al deporte de nuestra tierra, quedando siempre en el recuerdo su patrocinio de la recordada expedición Tximist al Everest, que en 1974 estuvo a punto de alcanzar la cima del mundo.

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Logotipo EMF

Euskal Mendizale Federazioa Elgetan (Gipuzkoa) sortu zen, 1924ko maiatzaren 18an, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi-elkarteek sustatuta, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenarekin.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Logotipo Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea, erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabekoa eta elkartze oinarria duena. Mendi kirolak, eskalada, eta estatutoek aipatzen dituzten gainerako kirol motak sustatzea eta zabaltzea Nafarroako Foru Komunitatean helburu nagusia

ORONA FUNDAZIOA
Logotipo Orona Fundazioa

Orona Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta ORONAren alderik gizatiarrena irudikatzen du. Erakundea osatzen duten pertsonei ez ezik, gizarte osoari ere eman nahi die zerbitzua. Bere helburua gizartearen garapena sustatzea da.

DONOSTIAKO UDALA - KIROLAK
Logotipo Donostia Udala Kirolak

Donostiako Udalak, Donostia Kirolaren bitartez, EMMOAren proiektua babesten du udal lokal bat lagatuz, non Fundazioak ezarrita dauka bere behin-behineko egoitza. Bertan, bere fondo eta dokumentuak gordeta daude eta bere dokumentazio zerbitzuak halaber.

ARANZADI
Logo Aranzadi

1947an sortu zenetik, Aranzadi Zientzia Elkartea etengabe ari da natura-inguruneren eta giza zientzien alorrean ikerketa eta hedapen zientifikoak garatzen; gaur egun, entzute handiko erreferentzia bilakatu da nazioartean, hainbat eta hainbat esparrutan, hala nola Bioaniztasunean, Antropologian eta Historian.

Arabako Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa

Arabako Mendi Federazioak 7.100 mendizale federaduak biltzen ditu, 57 mendi-elkartetan banaturik.

Kontaktua: Zerkabarren Kalea, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz
amf@amf-fam.org
Tel. 945 13 35 17

Bizkaiko Mendizale Federazioa
Bizkaiko Mendizale Federazioa

Bizkaiko Mendi Federazioan 11.200 lizentziak daude eta 103 mendi-elkarte.

Kontaktua: Martín Barua Picaza 27, 4ª Pl.- 48003 BILBAO
info@bmf-fvm.org
Tel. 94 443 17 34

Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa

Gipuzkoako Mendi Federazioak 16.000 federatuak ditu, 97 mendi-elkartetan harpidetuta.

Kontaktua: Portuetxe k., 23-B, CEMEI eraikina, 2-15 bulegoa. 20018 Donostia
gmf-administrazioa@kirolak.net
Tel. 943 46 14 40

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
 BBK Bilbao Mendi Film Festival apoya a emmoa

Mendia, Abentura, Muturreko kirolak eta Natura gaien inguruko nazioarteko zinemaldia da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia. 2008an sortu zen, eta harrez gero urte osoan zabaltzen du mendiko kultura hainbat hiri eta ikastetxetan. Kultura eta mendizaletasunaren inguruko eragile aktiboak ditu bidelagun.