Lotu gure sokara lagundu

x

"MENDI BETE DIRU" ERAKUSKETAK BILBON AMAITU DU BERE EUSKAL HERRIKO BIRA.

Argitaratuta: 16-04-2019
"MENDI BETE DIRU" ERAKUSKETAK BILBON AMAITU DU BERE EUSKAL HERRIKO BIRA.
Emmoa Fundazioak, Sabadellgo Servei General d Informació de Muntanyarekin batera, ekoiztu duen "Mendi bete diru" izeneko erakusketak bere urte beteko ibilbidea osatu du Euskal Herrian zehar, bisita ugari jaso ondoren.
Horrela suertatu zen Gazteizen, non 2018ko apirilaren 27tik ekainaren 4ra zabalik egon zen bertako Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolaturik.
Durangon izan zen erakusketaren hurrengo hitzordua, Alpino Tabira ardurapean. Hantxe izan zen ikusgai ekainaren 7tik uztailaren 14arte.
Uztailaren 20tik aurrera eta abuztua amaiera arte "Mendi bete diru" erakusketa Bakioko Txakolingunean izan zen, herriko Sasiarte elkartearen laguntzaz.
Hurrengo txangoan erakuketa Hernanira joan zen bertan Orona Fundazioak daukan egoitzean ikusgai egoteko irailaren 12tik urriaren 4arte.
Oso onartua eta bisitatua izan zen bileteen kolekzioa Ordizian, non Goierriko Mendizale beteranoak arduratu ziren d´Elikatuz aretoan azaroaren 12 eta 31 bitartean erakusketa antolatzeko eta baita bisita gidatu bat ere bai.
Hurrengo txanda Bilboko Euskal Museoari egokitu zitzaion, Mendi Film Festibalarekin batera. Bertan egon zen azaroaren 29tik urtea amaitu arte.
Urte berriaren sarrera erakusketak Iruñan ospatu zuen Civibox Condestable aretoan. Han izan zen urtarrilean 4tik 28ra, Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federakundeak antolaturik.
Bergara izan zen hurrengo geltokia erakusketa ibiltari honetarako. Herriko Gorla eta Pol Pol mendi elkarteen ardurapean. Ostailaren15ean hasita eta martxoaren 3a bitartean ia laurehun bisitari pasa ziren Arostegi Jauregia areto dotoretik.
Martxoan Donostiako Vasco de Camping Elkartearen egoitzan "Mendi bete diru" izeneko erakusketa.
Bankuko bileteak uztartzen duen erakusketa Bilbora bueltatuko zen berriz Juventus elkartearen eskutik eta Plaza Berriko bere egoitzean egon da martxoaren 4tik apirilaren 15arte.
Horrela eman dio amaiera EMMOAk "Mendi bete diru" erakusketaren bira arrakastatsuari Euskal Herriko hamaika lekutan ikus gai egon ondoren.


BERRI GEHIAGO