Euskal Mendizale Federazioaren aldizkaria



EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA FUNDAZIOA
ZERGATIK SORTU DUGU EMMOA?
Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira; era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren zenbait tresna ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak. Ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo batek, Euskal Mendizale Federazioaren bermearekin, EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioaren sorrera sustatu du, euskal mendizaletasunaren historiarekin zerikusia duen ondare hori zaintzeko eta gordetzeko.
ZEIN DA GURE PROIEKTUA?
Zaletasunak eta gure historiarekiko errespetuak bultzatuta, EMMOAren sustatzaileok badakigu ondare hori ahanzturatik eta desagertzetik libratzeko hasi dugun proiektu honek mota askotako mugak dituela, eta onartzen dugu hori; hala ere, aurrera egingo dugu, premiazkoa baita guretzat beranduegi baino lehen zeregin horri heltzea.
Gehiago irakurriDOHAINTZAK ETA BABESLEAK
Partikularrek eta erakundeek egindako dohaintza altruistei esker doa osatzen EMMOAren ondare materiala. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago EMMOA erakundea, eta, beraz, erakundearen jarduerak garatzeko ematen diren diru-laguntza guztiek legeak aurreikusita dituen zerga-salbuespenak dituzte.
Gehiago irakurri-
LIBURUTEGI ESPEZIALIZATUA
EMMOAko liburutegiaren funtsak dohaintzei esker ari dira osatzen, eta mendizaletasunarekin lotutako alderdi guztiak eta mundu osoa hartzen dituzte barnean. Katalogatutako tituluek erabilera publikoko izaera dute.
-
EMF-REN ARTXIBO HISTORIKOA
EMMOA Fundazioa arduratzen da EMFren (Euskal Mendizale Federazioa) artxibo historikoak kudeatzeaz eta zaintzeaz; 1924an sortu zenetik gorde dira artxibo horiek.
-
GOI-MENDIETAKO HEMEROTEKA
Gure mendizaletasunaren historiaren isla diren prentsako argitalpenetan oinarrituta, hemeroteka bat sortu da, EMFn dauden funts historikoekin eta gai honetan adituak diren kazetarien ekarpenekin.
-
MATERIAL HISTORIKOA BERRESKURATZEA
Material historiko garrantzitsua gal ez dadin, EMMOA museoari laga edo dohaintzan eman zaizkion objektuak, balio historiko bat dutenak, biltzen eta zaintzen dira, kontserbazio-berme osoarekin.
-
GOI-MENDIETAKO FOTOTEKA
Partikularrek lagatako edo dohaintzan emandako artxibo guztiak bildu, eskaneatu eta katalogatu nahi ditu EMMOAk, denborarekin gal ez daitezen, eta erabilera publikoa eta kontrolatua izan dezaten.
-
HEDAPEN HISTORIKOA
Dituen askotariko funtsetan oinarrituta, EMMOAk euskal mendizaletasunaren historiaren hedapena sustatzen du, aldian behin hitzaldiak, emanaldiak edo erakusketak eskainiz.

Los miedos del Pumori
Benantxio Irureta tenía sus miedos cuando partió el 27 de septiembre de 2001 hacia Nepal. Sabía q ...
Gehiago irakurri
EL ÁGUILA DE LAS CUATROCIENTAS CUMBRES
En la cima de Urko, el 28 de septiembre de 1947 se está celebrando una reunión muy especial, aunqu ...
Gehiago irakurri
El menú de Arraba
Y vuelven. En las jornadas previas al 22 de junio de 1913 en los locales del Club Deportivo se vive ...
Gehiago irakurri
GORBEIA, PUNTO DE ENCUENTRO
El 15 de junio de 1912, dos meses después de que el mundo se conmoviera con el hundimiento del Tita ...
Gehiago irakurriEMMOA FUNDAZIOA
Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da EMMOA Fundazioa (F-387 erreg. zk.), 2013. urtean sortua, Gasteizen, eta euskal mendizaletasunarekin lotutako material historikoa gordetzea du xede; aldi berean, euskal mendizaletasunaren historiaren ezagutza sustatzen du, hitzaldiak, emanaldiak edo erakusketak eskainiz.
FUNTSAK
LAGUNTZAILEAK
Mendizaleek eta erakundeak garatu nahi dituen gai eta jardueretan adituak direnek altruismoz egiten dituzten lanetan oinarritzen dira EMMOAren planteamendu funtzionalak. EMMOAk elkarlanerako gonbita luzatzen die erakundearen helburuekin identifikatzen diren beste erakunde eta zale guztiei.
Lagundu nahi dutgure berriak
“MENDI BETE DIRU” ERAKUSKETA EUSKAL HERRIAN ZEHARArgitaratuta 2018-07-18
Emmoa Fundazioak, Sabadellgo Servei General d´Informació de Muntanyarekin batera, ekoiztu duen “Mendi bete diru” izeneko erakusketak bere ibilbidea jarraitzen du Euskal Herrian zehar, bisita uga ...
BESTE WEBGUNEAK
Euskal Mendizale Federazioa
Aranzadi Zientzia Elkartea
Mendi eta Eskalada kirolen Napar Federakundea
Bilbao Mendi Film Festival
Servei General d'informació de muntanya
Federación Española de Deportes de Montaña y Escalada
HARREMANA
- Telefonoa:
- 945 15 11 80 - 659 58 48 56
- Helbidea:
- Postas 19. 01004. VITORIA-GASTEIZ
- Emaila:
- info@emmoa.eus